Festarako musika igandean Oialume dantzalekuko diskojaian

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 14a, 03:00

‘Abiba’ taldea izango da, musika jartzaile, dantzari eta argi ikuskizunarekin. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

IGANDEAN, hilaren 16an, Abiba taldearekin diskojaia izango da Oialume dantzalekuan. Estilo ezberdinetan adituak diren musika jartzaileek, dantzariek eta argi ikuskizunak osatzen dute Abiba taldearen emanaldia. Orain artean Oialumen izan direnetan arrakasta haundia izan dute, dantzalekua jendez bete baita. Igandeko emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta goizaldera arte iraungo du. Denboraldi honetako azkeneko diskojaia maiatzaren 29an, larunbatarekin, izango da, eta egun horretan ere Abiba taldekoak ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!