Oier Mendizabalek igandean hasiko du bigarren mailako buruz buruko txapelketa, Arturo Arbizuren kontra. Partidua Tolosako Beotibar pelotalekuan izango da, arratsaldeko 17:00etan hasiko den jaialdiko hirugarrena.
Kontrario gogorra
Mendizabalek profesional mailako lehenengo buruz burukoa jokatuko du etzi eta ez zaio nolanahiko aurkaria egokitu: Arturo Arbizu. 33 urteko iruindarrak sei urte badaramazki profesional mailan eta zakur zaharra da. Aurreko koadroetan asko jokatzen du Arbizuk eta Mendizabalek atzeko koadroetan jokatu arazi beharko dio nafarrari, koadro horietan gehiago baita hernaniarra. Jaialdian hiru partidu Igandeko jaialdian beste bi partidu ere badira Beotibarren: lehen partidua, Koka-Eskudero/Esain-Rai; eta bi-garrena Olaizola I-Leiza.