‘Misstress Barbara’ musika jartzaile famatua gaur Playen

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 13a, 03:00

Play aretoan gaur nazioarte mailan oso famatua den musika jartzailea izango da: Misstress Barbara. Sizilian jaio eta Kanadan bizi den musika jartzaile honek mundu guztiko club garrantzitsuenetan jarri du musika. Gaur gauean Play aretoan berak jarritako musikarekin dantzatzeko aukera izango da. Misstress Barbararekin batean musika jartzen ariko dira: Reeko Live, Kike Pravada eta Demian. Sarrerak 20 € balio ditu. Saioa gaueko 23:00etan hasiko da eta goizeko 06:30ak arte iraungo du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!