Orkolaga auzoko Anboto tabernan, DJ Bifull musika jartzailea izango da gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera. DJ Bifull hernaniarra da eta gaurkoa izango du bere aurreneko saioa. Punk musika da batez ere jarriko duena eta azpimarratzekoa da binilozko diskoekin pintxatzen ariko dela. Jendea animatu nahi dute Anboto tabernara hurbiltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!