ASTE Santuko eta maiatzaren 1eko zubiko oporraldiak direla-eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak plana jarri du martxan trafiko arazoak gutxitzeko asmorekin. Plan horrek kotxe mugimendu gehiena honako egun eta orduetan aurreikusten du: atzo arratsaldeko 16:00etatik 22:00etara; gaur goizeko 08:00etatik 12:00etara; eta astelehenean, goizeko 10:00etatik 22:00etara. Apirilaren 18an, asteartean, kamioi mugimendu haundia izango dela ere aurrikusi dute, jaiegunetan kamioirik ezin baita ibili. Maiatzeko zubiari dagokionean trafiko gehiena izango da apirilaren 28an, eguerdiko 15:00etatik gaueko 22:00etara; eta maiatzaren 1ean, goizeko 09:00etatik gaueko 22:00etara. Maiatzaren 2an kamioi mugimendua izango da.
Arazoak sor ditzaketen tramoak
Egun horietan trafiko gehien errepide hauetan izango da Gipuzkoan: N-1, A-8, A-15 eta N-121A-n. Zehazki hemen inguruan aurrikusi dute arazoak sor daitezkeela, A-8 ko puntu hauetan: Donostiako bariantean, Arizetak N-1arekin duen loturan eta Zarautzeko peajean. A-8ari buruz aipatu dute bidea zabaltzeko obrak egiten ari direla. N-1ean, Añorgako korredorean eta Lasarte eta A-15erako sarreran izan daitezke arazoak.
Neurri bereziak
Egun hauetarako neurri bereziak jarri ditu Herrizaingo Sailak: Ertzaintzak bijilantzia haundituko du, zirkulazioa kontrolatzen duten telebista kamarak, sentsoreak eta panelak. Telefono bat ere jarri dute trafiko informaziorako: 902 112 088.