ASTE Santuan Hernanin geratzeko asmoa duenak Aiako Harria bezalako parajeaz gozatu dezake, Hernanitik atera gabe. Parke Natural 1995ean izendatu zuten eta bost herri artean banatzen da: Irun, Oiartzun, Errenteria, Hernani eta Donostia. Guztira 6.913 ha ditu Aiako Harriak eta horietatik 621 ha Hernaniko eremuan daude, Epelerreka, Akola, Usokoerreka, Aparrain eta Olazartik gora, Intsusti inguruan. Hain zuzen, Akola eta Aparraingo aisialdirako guneak dira Aiako Harrian dauden hamazazpi guneetatik bi. Udalak parkeetan zehar ibilbideak gomendatzeko panelak ditu jarrita leku horietan.
%76 basoa da Aiako Harrian
Parke naturalaren zati haundiena basoak estaltzen du, %46 plantaziorako basoak (pinuak e.a.) eta beste %30 baso autoktonoak. Gainera, parkearen %80 publikoa da.