Akolako bordaren ordez aterpe ireki bat eraikiko du Diputazioak

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 13a, 03:00

Borda erdi erorian zegoen iaztik. Obrak datorren hilabetean amaituko dira eta inguruan mahai gehiago eta parrillak jartzeko asmoa dute.

Akolako parkean dagoen borda konpontzeko lanak hasi ditu Diputazioak. Borda erdi erorian zegoen joan den udara ezkeroztik, su hartu baitzuen. Udaletik Kronikari jakinarazi diotenez, Aiako Harria parke naturalaren barruan dagoenez, Diputazioari dagokio bordaren konponketa lanak egitea.

Borda aterpe bihurtu
Udalak azaldu duenez, badira zortzi bat urte borda txukuntzen ez dena eta Diputazioak bordaren ordez aterpe bat egiteko asmoa du, euria egiten duenean bertan babesteko. Beraz, hemendik aurrera ezingo da borda lotarako erabili. Diputazioak 2006ko diru partidan Akolako konponketa aurrikusia zuen eta duela egun batzuk hasi dira obra horietan. Horretaz gain, asmoa dute mahai gehiago jarri eta parrilla batzuk egokitzeko, nahiz eta kopurua ez duten zehaztu. Datorren hilabetean amaituko dituzte obrak Obrak datorren hilabetean amaituko dituzte eta Udalak espero du jendeak lekua erabili, zaindu eta gozatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!