DYA-k ikastaroa antolatu du Urnietan arrisku egoeran nola jokatu ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 12a, 03:00

DYAk sorosle eta sorospen ikastaroa emango du apirilaren 24tik maiatzaren 15era, arrisku egoeratan nola jokatu ikasteko. Ikastaroa irekia da nahi duenarentzat eta oinarrizko gauzak irakatsiko dituzte: bihotz eta birikak suspertzen, zauri, puskatu eta erreduretan nola jokatu eta abar. DYAtik jakitera eman dutenez, laguntza haundia eman lezaketen ezagutzak dira ´modu eroso eta atseginean erakusten direnak, teoria eta praktikan`. Bestalde, bukaerako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak ematen duen Sorosle Titulua jasoko du eta EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera ere bada. Matrikulak 75 € balio ditu. Izena eman edo informazio gehiagorako deitu DYAra: 943 46 46 22. Plaza mugatuak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!