Miguel Burugain lehen hernaniarra Seguran

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 12a, 03:00

Miguel Burugain Elur Txoriko bolaria izan zen lehen hernaniarra, joan den igandean Seguran, Lehendakari Sariko tiraldian. A. Agirre segurarrak irabazi zuen 48 brilarekin; Burugainek 47 brila bota zituen eta Ibon Minerrek 46 brila bota zituen. Sailkapen orokorrean, JA Belaunzaran urnietarra dijoa lehenengo 95 brilarekin eta lehen hernaniarra Miguel Burugain da, laugarren postuan, 92 brilarekin. Antonio Minerrek 90 brila bota ditu orain arte eta Ibon Minerrek 89 brila. Hurrengo tiraldia apirilaren 23an da Ereñotzun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!