Hernaniko bertsolari gazteak inspirazio bila joan dira Askizura

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 12a, 03:00

Hamasei lagun izan dira bertso barnetegian. Txapelketak, jokoak, klaseak... izan dituzte ´motibatu eta taldea sendotzeko`.

Hernaniko bertsolari gazteak Zumaiako Askizu auzoan izan dira bertso udalekuetan, primerako lekua inspirazioa bilatzeko. 8-18 urte arteko 16 bertsolari elkartu dira, eta aurten ere elkarri txandarik utzi ezinda pasa dute asteburua, buruak bertsotarako trebatzen. Izan ere, eskolarteko txapelketa gain-gainean dute bertsolari gazteek eta ondo pasatzeko aitzikiarekin txapelketarako motibazioa bilatu eta tenplea hartzen saiatu dira, mendiko aterpetxean. Txapelketak, ariketa xelebreak, bertso klaseak... pelota partiduak, mus txapelketak, Zarautza bueltak eta beste hainbat gauza egin dituzte. Bertsotarako ez baita ona bertsotan egite hutsa, burua argitu eta ondo pasatzea baita ezinbestekoa. Generazio berria Bertso eskolak bertsotarako bakarrik ez du lantzen harrobia, eta aurten zenbait bertsolari gazte hasi dira irakasle lanetan eta ardura berriak hartzen, alegia gazteagoei erakusten. Askizun, monitore generazio berri hau aritu da lanean, betiko inkonbustible batzuekin batean eta sukaldari berria ere estrenatu dute. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!