Hilaren 22an Biarritz Olympique errugbi taldeak Heineken Cup-eko final erdia jokatuko du Bath Rugbyren kontra Anoetan, Sale ingelesei irabazi eta gero. Hernaniko Errugbi Elkartetik jakinarazi dute partidu horretarako sarrerak enkargatuta dituztenak, bihar, ostiralean edo larunbatean pasa daitezkeela Landareko bulegotik bila, eguerdiko 12:00etatik 14:00ak bitarte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!