ENERGIAREN Euskal Erakundeak Energia Bizi izeneko erakusketa jarri du Bidebieta plazan (Antziolan). Erakusketa 180m2ko karpa haundi batetan dago ikusgai eta bertan energiaren ikuspegi zabal bat ematen da multimedia, maketa eta panelen bidez. Bost gunetan banatzen da karpa: energiaren historia; iturri fosilak eta energia nuklearra; bio-etxe bat; energia berritzailea; eta energetika. Horretaz gain, proiekzioak jartzeko leku bat egokitu dute karpan. Energiaren inguruan norberak duen jakintza neurtzeko hainbat joko ere jarri dituzte: etxean dugun aparatu bakoitzak zenbat kontsumitzen duen jakiteko joko bat, edo energitron izeneko beste bat.
Apirilaren 17ra arte ikusgai
Erakusketa apirilaren 17ra arte izango da Antziolan, jai egunak barne. Erakusketa atzo inauguratu zuten eta Iñaki Boveda EEEko teknikariaren hitzetan ´hasieran badirudi informazio gehiegi dagoela, baina informazio hori erraz ulertzeko moduan jarri dugu`.
Energia datu batzuk
Bonbilak. Bonbila halogeno batek 100w gastatzen ditu, aldiz, bonbila fluoreszente batek 20w bakarrik.
Lur azpiko kalefakzioa. Berotasuna goitik behera dijoanez, lur azpiko kalefakzioarekin beroa hobeto mantendu eta energia aurrezten da.
2010ean %12 berritzailea. Europar Batasunak helburua du 2010ean kontsumitzen den energiaren %12 energia berritzailea izatea
Energiaren erdia industriarako. EAEn industriak energiaren erdia kontsumitzen du eta garraioek herena. Lehen sektoreak %3 bakarrik.
Kontsumo fantasma. Aparatu elektronikoek kontsumitzen jarraitzen dute interruptoretik itzaltzen ez badira, horri deitzen zaio kontsumo fantasma.
Erakusketa
Ordutegia. Astean zehar: 10:00-14:00/16:00-18:00.
Asteburuan: 10:30-13:30/16:00-19:00.
37.000 lagunek bisitatu dute orain arte erakusketa izan den beste herrietan.