Hiru hernaniar Errepublika Dominikarrean, Euskadiko selekzioarekin

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 11a, 03:00

HERNANIKO hiru pala jokalari Ameriketan dira egun hauetan, Euskadiko Selekzioak deituta. Garazi Jauregi, Leire Lukas eta Ane Lujanbio atzo atera ziren Hernanitik Errepubika Dominikarrera bidean eta Karibeko herrialde hartan hainbat partidu jokatuko dituzte, Euskadiko kamisetarekin. Zehazki esateko, Bolivia, Argentina eta Errepublika Dominikarreko gazteen kontra ariko dira hiru hernaniarrak, Euskal Herriko beste pilotariekin batera, jubenil mailan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!