Jubenilak Euskadiko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 11a, 03:00

Getxoren kontra galdu egin zuten larunbatean, baina liga irabazi. Espainiako txapelketa hilaren 22 eta 23an jokatuko dute Landaren.

ERRuGBIKO Jubenilen taldea Euskadiko ligako txapeldun izan da asteburu honetan, Getxoren kontra 20-22 egin eta gero. Larunbateko partidua galdu egin zuten hernanairrek, baina 7 puntu baino gutxiagoko aldearekin, eta horrekin bonus bat lortu eta liga eskuratu du Redin eta Benzalak zuzentzen duen taldeak.

Motel hasi, hobeto jarraitu baina ezin irabazi
Partidua ez zuten oso ondo hasi hernaniarrek eta Paul Redin entrenatzaileak Kronikari azaldu dioenez, baliteke urduritasunak eragin izana. Getxo 0-15 aurreratu zitzaion etxeko taldeari, baina Landarekoek buelta ematea lortu zuten partiduaren erdialdean, eta 20-15ean jarri zuten markagailua. Azkeneko minutuak oso gogorrak izan ziren eta Getxok azken momentuan entsaioa sartu eta tranformatzea lortu zuen, 20-22 irabaziz. Landaren giro polita izan zen larunbatean eta jende dezente bildu zen jubenilen partidua ikustera. Azkenean kopa Hernanin geratu zen.

Estatuko txapelketa apirilaren 22 eta 23an
Hernanik Euskadiko ligaz gain, Espainiako txapelketa non jokatu erabakitzen zen Getxoren kontrako partiduan, eta azkenean Landaren izango dira lehen faseko partiduak, apirilaren 22 eta 23an. Hernanik aurrean izango ditu Santboi, El Salvador eta Iruña taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!