SAGARDO gunearen proiektua erakusketan dago Biteri kultur etxean. Jose Luis Loinaz arkitekto hernaniarrak egindako proiektu honek Ave Maria bere horretan mantenduko luke. Ondoan eraikin berria egingo litzateke, itsura modernoarekiin eta bertan, Ave Marian Sagardo Naturalaren enpresarien elkarteak eta kalitatearen kontseilu arautzaileak izango lukete egoitza. Eraikin berrian aldiz, jatetxea, liburutegia, ekitaldietarako sala bat, denda eta liburutegia egingo lirateke. Erakusketan Sagardo Guneko espazio ezberdinak ikusi daitezke panel informatiboetan eta baita maketa batean ere.
Ave Maria villa bere horretan
Udalak jakinarazi duenez bereziki saiatu dira Ave Maria bezelako gunea pribilejiatua mantentzen. Ingurune horretako zuhaitz gehienak mantendu egingo lirateke eta zuhaitz gutxieneko eremuan sagarrondoak aldatuko dira. Villa ondoan eraikiko litzateken edifizio berriak bi planta izango ditu eta etxearen altuerarekin ez gaiziki emateko zati bat lur azpian sartzea aurreikusi dute. Eraikin berri hau klaustro modukoa izango da eta erdigunek patioan, klase ezberdinetako sagarrondoak aldatuko dituzte. Patio horren inguruan Sagardo Guneko eremu publikoa kokatuko da, jendeak erabiliko duena:. museoa, areto nagusia, liburutegia, taberna eta jatetxea.izango dira bertan.
Sagardoaren kutura bisitarientzat erakargarria
Udalak uste du Sagardo Gunea derrigorrezko geldialdia bihurtuko dela, Hernaniko erdiguneko kaleak eta Chillida Leku eta Zabalaga baserria ikustera etortzen diren bisitarientzat. Horrez gain museoa hau herri honetako sentimendu bat gauzatzea ere badela azaldu du, ´Hernaniko historian, kulturan, ekonomian, eta nola ez ohituretan bere biziko garrantzia duen sagardoa eta herriaren arteko harreman baten gauzatzea` gehitu du. Momentuan proiektua aurkezten ari dira, Chillida Lekun egindako sagardo egunean jendeaurrean aurkeztu zen eta martxo bukaeran ere Eusko Jaurlaritzarekin biltzekoak ziren eta orain Biterin jarri dute jendeak Sagardo Gunea irudikatu dezan.