Bi urrezko eta zilarrezko domina bat, Gipuzkoako txapelketa ondo hasteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 11a, 03:00

Gipuzkoako Atletismo Txapelketa hasi da eta asteburu honetan hernaniarrek hiru domina ekarri dituzte etxera. Enara Agirrezabalak bi urre lortu ditu Berazubin egindako probetan eta bere marka pertsonalak hobetu ditu gainera: luzeera saltoan 4,77 metro saltatu zituen eta 150 metro egiteko berriz 20’’42 behar izan ditu; azkeneko proba honetan, Izaro Auzmendik ere parte hartu zuen. Bestalde, Ane Villaverdek zilarreko domina lortu zuen Tolosako Berazubin, luzeera saltoan 4,56 metro eginda. 500 metrotako lasterketan laugarren egin zuen Villaverdek 1’30’’-eko denborarekin eta Miriam Arrozpide seigarren sartu zen, dezima batzuk atzerago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!