34.333 liburu, CD eta bideo eskura

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 11a, 03:00

HERNANIKO Udal liburutegiak 6.000 bazkide pasatxo ditu gaur egun eta bertan 34.333 aleko fondoa dago herritarren eskura, liburu, CD eta bideo artean. Bazkide bakoitzak hiru liburu hartu ditzake maileguan 15 eguneko epearekin eta beste hiru ikusentzunezko, baina kasu honetan 8 eguneko epea izango du. 2004ko irailean txartelak aldatzen hasi ziren Euskadiko liburutegi sarean sartzeko eta horien bidez Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako gainerako liburutegietan ere hartu ditzake liburuak bertako bazkide denak, baita internet bidez ere. Bazkide egin nahi duenak liburutegira jo eta inprimakia bete behar du. Inprimakia bete ezkeroztik izango du liburuak maileguan hartzeko eskubidea bazkide berriak. Bazkide egitea dohainekoa da baina txartela galdu ezkero 3 euroko isuna ordaindu behar da txartel berria egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!