Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Molotoff irratiko Sound System irratsaioan Afrikan egiten den reggae musikari eskainiko diote tartea bihar. Reggae musikak Afrikan sustraiak izanda bertako reggae taldeen musika entzun ahal izango da: Uganda, Kenya, Nigeria, Senegal, Hego Afrika eta Boli Kostako reggae doinuak. Euskal Herriko reggae musika ere jarriko dute, Fermin Muguruzak Jamaikan grabatu berri duen diskoko bi kantu jarriko dituzte: Euskal Herria Jamaika Clash izeneko diskokoak. Bihar gaueko 22:00etatik 23:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!