Gazte Txokoak jakinarazi du apirilaren 13tik, ostegunetik, apirilaren 17ra ateak itxiko dituela Aste Santuetako oporraldia dela eta. Hala ere, oporretatik bultan ekintza pila bat antolatu dituzte.
Ekintza ugari
Apirilaren 19an Paint Ball egitera joango dira Jaizkibel mendira. Apirilaren 20an sukaldaritza tailerra egingo dute Gazte Txokoan bertan. Apirilaren 21ean, aldiz, Pio Barojara joango dira rokodromoan eskalada ikastaroa egitera. Apirilaren 23rako, pin pon txapelketa antolatu dute eta hilaren 24 eta 25ean, egurrezko aulkiak egingo dituzte Gazte Txokoan bertan. Hilaren 30ean, Donostiara joango dira zinemara.