ELKARTZEN izeneko `grupo de ciudadanos`

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 9a, 03:00

Orain egun batzuk egunkaria irakurtzen ari nintzela, zur eta lur geratu nintzen... Amonarraiz zinegotziak zioenez `Hernanin bilete bakarra eta bonobusa jarriko ditugu`. Titularra alde batera utzi eta notiziaren mamira joan nintzen, paragrafoak pasa ahala galdera asko sortu zitzaizkidan ordea. Amonarraiz jauna, gure izena ahaztu duzun arren (ELKARTZEN gara, 1700 sinadura bildu zituen eskubide sozialen aldeko herri mugimendua), espero dugu bertan onartu ZENITUZTEN 3 puntuak ez ahaztu izana: -Bonobusa eta bonobus soziala ezartzeko beharrezkoak diren pausuak ematea. -Bonobusa bilete arrunta baino %40 merkeagoa izan beharko litzateke. -778 Euroko (muga berria 804 litzateke) pobreziaren mugaren azpitik `bizi` direnentzat bonobus soziala ezartzea. 1.Zer nolako akordioetara ailegatu zarete diputazioa eta enpresekin? 2.Nola finantziatuko dira bonobusa eta bonobus soziala? 3.Zenbateko kostua du diputazioarentzat eta Hernaniko Udalarentzat? 4.Zenbateko merketzea izango du iragarri zenuen bonobusak? Oraindik zuk ere ez dakizulakoan nago... Azkena izan arren arinagoa ez den puntua ere ahaztu egin zaizu. Udal gobernuak sinatu zuen arabera: `Hernanin bonobus soziala 778 €ko pobreziaren mugaren azpitik bizi direnentzat ezartzea`. Non dago zuen hitza? Bitartean hurrengo igoera lotsagarriaren zain geratzen gara. Eskertuko genuke hurrengo batetarako, eskertza gutxiago ematea eta informazioa argiagoa zabaltzea. Adolfo Masid Balda ELKARTZENeko kidea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!