Hernani 4
Aloña Mendi 3
Hernani:J. Garcia, M. Aginagalde, A. Mingo, I. Sorondo, E. Goya, J. Gomez, I. Erkizia, U. Bakero, J.Portillo, G .Urretabizkaia, G. Quijera, A. Giraldo, J. Garcia, M. Garcia, U. Arin, G. Molina eta O. Urbano.
LAU gol sartzen direnean arraroa izaten da garaipenik ez lor-tzea, baina izerdi franko bota behar izan zuten atzokoan. Oñatiarrek hamar jokalarirekin jokatu behar izan zuten ia partidu osoa, baina etxekoei ezin zaie meriturik kendu. Olasagasti eta Urretabiz-kaiaren golek garaipena ezin hobeto bideratu arren, gauzak zail jarri ziren eta atezainaren pare bat akats medio, markagailuan binakoa agertu zen. Hernaniarrek ordea, ez zuten behera egin eta garaipenaren bila jarraitu zuten. Horrela, Eneko Goiak etxekoen hirugarrena sartu zuen eta oñatiarren haserrea piztu. Su onek bederatzi jokalarirekin utzi zituen kanpotarrak. Hala ere, falta jaurtiketa bat errematatuta berdinketa lortu zuten. Guztiek uste zuten puntu banaketa izango zela, Mikel Aginagaldek izan ezik. Atzelariak txuri berdeen laugarren gola lortu zuen korner bat bikain errematatuta.
Guztiak ondo
Hamaika jokalariak aritu ziren ondo atzokoan. Sorondo aipatu beharra dago ordea. Baloia non, Sorondo han.