Presoen estatus politikoa aldarrikatzeko kontzentrazioak hilabetero

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 8a, 03:00

LAB sindikatuak hilabetero egiten dituen kontzentrazioen harira, atzo kontzentrazioa izan zen presoen estatus politikoa aldarrikatzeko. Kontzentrazio hauek hilabeteroko aurreneko ostiralean egingo dituzte Dispertsioaren aurka Estatus politikoaren alde. Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin. LABeko arduradunen hitzetan aldarrikatu nahi dute euskal presoek parte hartu behar dutela Euskal Herriko etorkizuna erabakitzeko garaian. Hemendik aurrera izango diren kontzentrazioetan ere parte hartzeko deia luzatu dute LAB sindikatutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!