Hernaniarrek bigarren postua lortu dute Gipuzkoako batelen ligan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 10a, 03:00

HERNANIKO arraunlariek zita garrantzitsua izan dute asteburuan Pasai San Pedron, Gipuzkoako batelen liga eta Gipuzkoako txapelketa baitzuten jokoan. Gipuzkoako batelen ligari dagokionean hernaniarrak bigarren geratu ziren, Koxtaperen atzetik. Hirugarren postua Trintxerpek eraman zuen. Bi segunduren aldea atera zion Hernanik Koxtaperi eta irabazi zezakeela jakinda, ligako txapela lortzeko penarekin gelditu ziren arraunlariak. Igandean izan zen Gipuzkoako Txapelketan Hernanik bosgarren postua lortu zuen, oraingo honetan Koxtape atzean utzita. Gipuzkoako txapela Zumaiako Aita Marik eraman zuen. Orain Euskadiko Txapelketa eta trainerillen liga dute aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!