Hernani eta Getxoko jubenilek Euskal Herriko txapelketa dute jokoan gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 8a, 03:00

Hernanik eta Getxok ligako azken partidua jokatuko dute gaur Landaren eta lehenengo postua dute jokoan. Oraingoz, hernaniarrek ez dute partidurik galdu eta bizkaitarrek Hernaniren kontra Getxon jokatutakoa bakarrik. Bi taldeen artean lau puntuko aldea dago, baina, gaur eguneko sistemarekin bost puntu lortu litezke partidu bakarrean eta hernaniarrek ezingo dute lorik hartu.

Espainiako txapelketa helburu
Raul Redin eta Patxi Benzala dira jubenilen entrenatzaileak eta Redinek Kronikari esan dionez denboraldia hasterako pentsatzen zuten ondo ibiliko zirela. Hala ere, helburua lehenengo postuan gelditzea da, Espainiako txapelketako lehen fasea Landaren jokatzeko. Aurren-bigarrenak sailkatuko dira, baina, bigarren gelditzen denak etxetik kanpo jokatuko du eta Hernanik nahiago du Landaren jokatu lehen fasea. Gaur sailkapena lehen postuan bukatzea lortuz gero, Santboi, Salvador eta Iruña etorriko lirateke Landarera eta talde bakarra sailkatuko da finalaurrekoetarako. Baina, horretan pentsatu aurretik, gaur gauzak ondo egin beharko dituzte. Harrobi sendoa Jubenilen talde indartsua izaten du Hernanik gehienean, eta horietako asko izaten dira senior mailara igotzen diren gazteak. Hernani da Ohorezko B mailan fitxaketarik gabe jokatzen duen talde bakarra eta harrobiari garrantzia berezia ematen diote. Datorren urtean aurtengo 20 jokalarietako 9-10, senior mailakoak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!