Antonio Miner laugarren, Lehendakari sariko lehen tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 8a, 03:00

Lehendakari sariko lehen tiraldia izan zen joan den igandean Mutiloan eta J.A. Belaunzaran urnietarra gelditu zen lehenengo, 49 brilarekin. Lehenengo hernaniarra Antonio Miner Ur Miakoa izan zen, 47 brilarekin. Migel Burugainek 45 brila bota zituen eta Joxe Ugaldek 43 brila. Bihar izango da bigarren tiraldia, Segurako bolatokian. Izen emateak 10:30-11:30 eta 16:30-17:30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!