Hernanik Aloña Mendi lider sendoa hartuko du gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 8a, 03:00

Hernanik Aloña Mendi talde sendoa izango du gaur aurkari Zubipen, liga bukatzeko zazpi jardunaldiren faltan. Oñatiarrak bakarrik gelditu dira sailkapeneko lehen postuan eta erakutsi dute 3garren mailara igotzeko kandidato garbiak direla. Hernaniarrak, sailkapen erdi aldean daude, goiko postuetatik urruti, baina, denboraldia lasai bukatzeko adina punturekin. Lasaitasun hori baliatu behar dute liderrari susto bat emateko.

Etxean irabaztera
Lehengo astean galdu egin zuen Hernanik etxetik kanpora, beren atzetik dijoan Idiazabalen kontra. Etxean arantza hori atera nahiko dute gaur hernaniarrek eta liga sailkapen erdi aldean bukatu nahi badute badakite Zubipeko puntuek garrantzia haundia dutela. Jaitsierako mamutik aparte, ea denboraldi bukaera ona egiten duten txuriberdeek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!