Euskeraz praktikatu nahi dutenek aukera dute Gure Artean Euskaraz egitasmoan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 8a, 03:00

Euskaldun berriek edo praktikatu nahi dutenek izena emateko aukera dute Doberan. Euskeraz hitz egin eta lagundu nahi duen jendea ere parte hartzera animatu dute.

Ikastetxeek, Euskaltegiek, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Doberak Gure Artean Euskaraz egitasmoa jarri zuten martxan orain hiru urte, euskeraz hitz egiteko praktika behar zuen jendearentzat. Aurten ere indarrean da egitasmoa eta nahi duenak oraindik badu izena emateko aukera, Dobera Euskara Elkartean.

Ikasi eta erakusteko deia
Borondatezko egitasmoa da eta euskeraz hitz egiten hobetu nahi duen eta erakusteko pronto dagoen jendearen artean sortzen dira taldeak. Izan litezke bikoteak edo talde haundiagoak, baina, beti ere, talde txikietan biltzen dira, eta euskaldun berrientzat nahiz praktika galdu dutenentzat pentsatutako egitasmoa da. Egiten dutena da bildu eta euskeraz hitz egin, eta elkartzen direnen artean erabakitzen dute non egin zita. Astelehen arratsaldetan biltzen dira zenbait talde, asteazken arratsaldetan ere bai beste batzuk eta baita astelehen goizetan ere. Euskeraz praktikatzeko edo laguntzeko pronto dagoen jendeak hiru aukera horietako edozeinetan eman lezake izena.

Apuntatzeko aukera
Urritik ekaina bitarte dago martxan proiektua, baina, edozein momentutan apuntatzeko aukera dagoela gogorarazi nahi izan dute egitasmoaren antolatzaileek. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!