Aupa gazte! Dakizunez, apirilaren 14-15-16-17an gazte topagunea burutuko da Etxarri Aranatzen. Bi urtean behin antolatzen den ekimena da hau eta gazte ororentzat galdu ezinezko zita bilakatzen da. Bertan haibat eta hainbat ekimen antolatu dira: eztabaida, tailer, kontzertu, hitzaldi, kale animazio eta abar luze bat. Bertara joateko bonoak Garinen daude salgai 38 eurotan bakoitza (honek akanpalekurako sarrera, kontzertuetarako sarrera eta beste ekimenetan parte hartzeko aukera ematen du). Bonoak hartzeko epea asteartea 11n bukatzen da, hortik aurrera eguneko sarrerak hartzeko aukera egongo delarik. Hau guztia azaltzeko astelehenean aurkezpena egitekoak gara Biteri kultur etxean arratsaldeko zazpiretan. Eskutiz honen bidez gonbidatzen zaituztegularik bertara agertzeko. Autobusa Hernanitik 09:30etan atearko da Atsegindegitik eta txartela Garinen eta Goiz Argin hartu beharko da dohainik. Hortaz parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gazteoak egina eta gazteontzako. Tipi tapa, 2006ko Gazte Topagunean, TOPA!!
Aitziber Otegi Alkorta,
Topagunearen izenean