Ave Marian egingo den Sagardo Gunearen proiektua erakusketan Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 8a, 03:00

uDALAK Ave Maria villan egingo duen Sagardo Gunearen proiektua erakusketan dago Biteri kultur etxean. Jose Luis Loinaz arkitektoak egin du proiektua. Museoa etxearen alboan erakiko da eta sagarrondoz osatutako patio bat ere izango da. Horren inguruan areto ezberdinak kokatuko dira. Guzti honen planoak eta maketak daude erakuseketan Biterin. Areto hauetan sagarra eta sagardoaren kulturaren inguruko alde ezberdinak ezagutzeko aukera izango da: erlijioa, sagarrondo motak eta lanabesak, besteak beste. Eraikin honetan ekitaldi aretoa, taberna, jatetxea eta sagardoa probatzeko aretoa, liburutegia eta sagarrekin egindako produktuak dituen denda izango dira.

Ave Maria etxea mantendu
Loinazen proiektuak Ave Maria etxea babesten du eta bertan izango du egoitza Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Enpresarien Elkartearen eta Kalitatearen Kontseilu Arautzailea. Zuhaitzen gehiengoa ere mantentzen du proiektu honek eta zuhaitz gutxiago dauden alderdian sagarrondoak jarriko dituzte. Udalak azpimarratu du Loinazen proiektuak ahalegin berezia egin duela inguru pribilejiatu hori mantentzeko. Horrez gain dio, erakukseta honetan, Loinaz saiatu dela proiektu herriarentzat estrategiko hau ondo irudikatzen, ikusleek nola izango den ondo irudikatu dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!