El Orisha jatetxea hartu berria dute Ricardo eta Fatimak. Bertan, gosariak, bazkariak eta afariak ematen dituzte. Kartan berriz, bokatak, razioak, pintxoak, sandwichak, plater konbinatuak, entsaladak eta abar dituzte aukeran. Nagusi aldaketak eskaintza aldaketa ere ekarri du, orain plater arabiarrak jateko aukera dago: tangi, couscous, kebab, arabiar zopa, arabiar entsalada, haragi brotxetak eta oilasko brotxetak. Jatetxearen ordutegia goizeko 8:00etatik gaua arte da. Bestalde, koadrilentzako afariak, despedidak, urtebetze ospakizunak eta abarrerako enkarguak ere hartzen
dituzte. Jatetxeko telefonoa 943 55 13 50 da eta helbidea Lizeaga 4 zenbakia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!