Gentelman, Orishas eta Sargento Garcia taldeak Play aretoan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 7a, 03:00

Gentelmanek gaur joko du baita Beres Hamond-ek ere.

MUSIKA beltzaren munduan izen ezaguneko taldeek joko dute ekaina bitartean Play Aretoan. Gaur esaterako, reggae jaialdiaren barruan, Gentelman eta Beres Hammondek joko dute. Kontzertuen ondoren, Lighta Pearl eta Roots & Vibes Sound Systemak izango dira. Sarrerak 24 euro balio ditu eta 21 euro aldez aurretik. Sarrerak eskuratu daitezke www.kutxa.net eta www.ticktacktiket.com helbideetan eta baita Donostian dagoen Fnac-en ere. Beste bi talde ezagun ere izango dira Play aretoan. Ekainaren 2an egingo den festa kubatarrean, Orishas taldeak joko du, musika jartzaile kubatar batekin batean. Ekainaren 16an, Sargento Garcia eta Los locos del barrio taldeek joko dute, egitekoa den beste festa kubatarrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!