Aurten, urtero bezala, literatura astea ospatu dugu Urumea Ikastolan, martxoaren 27tik 31ra bitartean. Bertan DBHko guztiok hartu dugu parte, irakurri ditugun liburuei buruzko lanak eta horma-irudiak gure artean aurkeztuz. Honetaz gain, filmak ikusi ditugu. Astelehenean, Muxu bat bakarrik pelikula ikusi genuen 3. eta 4. mailakook Biterin, eta ostiralean, School of Rock. 2. mailakoek Errebelde baten egunerokoa astelehenean, eta 4. planta ostegunean ikusi zuten. 1. mailakoek asteartean Spy Kid 2 eta asteazkenean Mortadelo y Filemón. Ikusten denez, filmak hiru hizkuntzetan ikusi genituen: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Asteazkenean eta ostegunean erakusketa egin genuen, hau da, guk eginiko lanak pasilloetan zehar jarrita zeudenez, hauek ikustera joan ginen. Ostiralean aste osoko ebaluazioa egin genuen. Bestalde, bi idazle etorri zitzaizkigun ikastolara beraien liburuak aurkeztera, guk irakurri baititugu beraiek idatzitako liburuak. Idazle hauek, Igor Elortza, Margolana liburuaren idazlea eta Fernando Morillo, Izar malkoak liburuaren idazlea dira. Guk, 3. mailakook, Igor Elortzaren liburua irakurri genuen, berarekin egon ginen eta galdera batzuk egiteko aukera ere izan genuen. Hemen dituzue Igor Elortzari eginiko galdera batzuk:
Maite Villarrolain
Urumea ikastola
IGOR ELORTZA - IDAZLE ETA BERTSOLARIA
«Ni orain dela 5-6 urtetik sentitzen naiz bertsolari. Idaztea afizio hutsa da niretzat»
Ikasleak: Idazlea edo bertsolaria zer sentitzen zara?
Igor Elortza: Idazletzat ez dut neure burua, afizio hutsa da niretzat, urte batzuk barru behar bada idazle sentituko naiz. Denbora dudanean idazten jartzen naiz, baina azken aldi honetan ez dut denbora asko, beste hainbat gauzatan buru belarri bainabil. Ez dut ezer argitaratzeko asmorik, ideak, gogoa bai, baina denbora falta. Bertsolaritza munduan, berriz, gaztetatik nabil, baina, bertsolari izateko, ardura eta erantzunkizuna izan behar duzu. Ni orain dela 5 edo 6 urtetik sentitzen naiz bertsolari.
Azken finalean zer moduz? Zenbagarren geratu zinen?
Ondo sentitu nintzen, bosgarren gelditu nintzen.
Bertsolari bezala, zein izan zen zure momenturik hunkigarriena azken txapelketako finalean?
Urte honetako txapelketa oso berezia izan da. Barakaldon ospatu da lehenego aldiz, jende mordoa, 13.000 pertsona, giro aparta, hunkigarria. Momenturik hunkigarriena sarrera izan zen, jende arteko pasillo batetik egin genuen sarrera, jendeak txalo artean hartu gintuen. Oso urduri sentitu nintzen, hazala dardarka. Oholtzara iritsitakoan guk ere jendea txalotu genuen, oso hunkigarria.
Gaur egun zertan zabiltza?
Batez ere bertsotan aritzen naiz. XX. Mendeko Bizkaiko bertsogintzaren historia liburua idazten ari naiz Amuriza eta Unai Iturriagarekin batera; Niko Etxarti buruzko liburuxka ere egiten ari naiz eta Wazemank-eko esketx batzuen gidoiak ere egiten ditut.
Estibalitz Lion eta Eneritz Perez
Urumea ikastola