Errapia taldeak antolatu du. Gaur 20:00etan, Zikuñagako Zikuzulon.

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 6a, 03:00

Errapia taldeak antolatu du. Gaur 20:00etan, Zikuñagako Zikuzulon.

ERRapia arte tailerrak antolatuta gaur bideo proiekzioa izango da Zikuzulon, Zikuñagan duten lokalean. Proiekzioan ikusi ahal izango dira batetik, Urtzi Urkizuk egindako No excuse izenburuko bideoa. Dokumental bat da eta Errenteriako Mikelazulo elkartearen 10garren urteurrenaren harira egin zuen Urkizuk. Bestetik, Jon Zabaletak egindako Ertzetik bideoa jarriko dute, 2005eko Errapia festako ´zertzeladak` Zabaletaren hitzetan. Aitor Ruiz de Eginok Artelekun egindako marrazki erakusketatik sortutako Marra biluziak 10 minututako bideoa ere jarriko dute. Gaur arratsaldeko 20:00etan, Zikuzulon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!