Plenoak aho batez onartu zuen AMR enpresa Ibaiondora eramateko hitzarmena

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 8a, 03:00

Floridan libre geratu den lur eremuan 227 etxebizitza egingo dituzte, %60 babestuak. Hitzarmen hau Diputazioko Etorlur Elkarteak, Hernaniko Udalak eta AMRk adostu zuten.

Atzoko Plenoak aho batez onartu zuen AMR enpresa Floridatik Ibaondo poligonora eramateko hitzarmena. Horrez gain hitzarmenak dio Floridan libre geratuko liratekeen lurretan 227 etxebizitza egingo dituztela, %60 babestuak (111 tasatuak, 56 alokairuzko babes ofizialekoak eta gainerantzekoak libreak).

Enpresa 2008-2010 urte artean aldatuko da lekuz
AMR enpresak gaur egun 16.577m2 -ko eremua okupatzen du, 12.000 m2 -ko pabiloiarekin. Ibaiondon eremu haundiagoa izango du enpresak: 32.359 m2 -koa, 18.000 m2 -ko pabiloiarekin. Horrez gain enpresak adierazi du makinariak berritu eta enplegu kalitatea hobetuko dituela. Datei begira, enpresa lekuz aldatu 2008-2010 urteen artean egingo dutela aurreikusi dute. 2011an eraikiko dira etxeak Etxebitzak 2011n eraikiko dituztela aurreikusi dute eta urte horretan bertan entregatuko dituzte babes ofizialeko etxebizitzak ere. Tasatutako etxebizitzak 2012 amaieran entregatuko dituzte. 92 m2 eta garajea izango dute eta 147.000 euro da jarritako prezioa.

Langabezian dauden pertsonentzako hainbat programa martxan jartzeko diru laguntzak eskatuko ditu Udalak

LANGABEZIAREKIN lotutako  bi puntu pasa ziren atzo Gobernu Batzarretik. Batetik, hitz egin zen Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari 117.000 euro inguruko diru laguntza eskatzeaz, 2006-2007 epealdian Auzolan programa martxan jartzeko. Programa honen bidez marginazio arriskua duten pertsonentzako 8 lanpostu sortuko dira. Zehazki, pintore lanak egingo dituzte pertsona horiek. Gizarte laguntzaileen bidez aukeratuko dituzte eta aurreikusi dute udara pasa ondoren jakinaraziko dutela zeini egokitu zaion lanpostua.


6 lanpostu ateratzeko diru laguntza
INEMi 182.000 euro inguruko dirulaguntza  eskatzeaz ere hitz egin zen batzarrean. 6 lanpostu sortu nahi dira langabetuentzat: emakumeentzako zerbitzuen inguruko 2 lanpostu, Ongitza Patronatuko ondareen egoera juridikoa berrikusteko lanpostu bat, amiantoa duten eraikinak aztertzeko beste lanpostu bat eta bi lanpostu langabezian dauden emakumeei elkarrizketak egin eta beraien egoera  eta disponibilitatea aztertzeko. Lan hauek egiten, gehienez ere, urrian hasiko lirateke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!