Xabat Otxotorena AEBetan da Monterreyko zirkuituan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 7a, 03:00

XABAT Otxotorena txirrindulari hernaniarra AEBetan da joan den astelehenetik eta bertan pasako du aste osoa. Izan ere Monterey-ko zirkuituko karreran parte hartuko du, San Frantzisko hiritik gertu. Karrera igandean izango du Otxotorenak eta asmoa du aste osoan bertan entrenatzekoa, terrenoa ezagutu eta ordu aldaketara egokitzeko. Astelehenean bueltan etorriko da. Xabat Otxotorenaz gain, beste txirrindulari batzuk ere joango dira AEBetara: Brad Amstrong, Iker Mezo eta Gustavo Dominguez, esaterako.

Serranoren web orria
Bestetik, Ricardo Serrano, Ereñotzun bizi den Valladolideko txirrindulariak, web orria martxan du. Bertan Euskal Herriko Itzuliari buruzko informazioa agertzen da. Helbidea du: www.ritxiserrano.net. Atzoko etapan esprintean sartu zen Serrano eta 14garren postuan bukatu zuen Gasteizen. Herenegun berriz, 9garren egin zuen Lerinen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!