LANGABETUENTZAKO sukaldaritza ikastaroa antolatzen du urtero INEMek eta jakinarazi dutenez oraindik ere bi leku geratzen dira libre. Izena emateko epea luzatu egin dute apirilaren 28ra arte. Bertan perfil jakin bateko pertsonek eman dezakete izena: enplegu txartela eguneratua dutenek, langabezian daudenek edo lana denbora partzialean egiten dutenek. Horrez gain komenigarria da graduatua edukitzea. Ikastaroa apirilaren 18an hasiko da eta azaroaren 15era arte iraungo du. Ordutegia du goizeko 09:00etatik 15:00etara eta Transpakarren izango dira klaseak.
Programa zabala
Sukaldaritza ikastaroak programa zabala du, bertan irakatsiko baitute elikadura eta dietetika, janaria gordinean prestatu eta gordetzen, oinarrizko sukaldaritza, zerealak prestatzen, arrautza duten jakiak prestatzen eta nazioarteko jakiak prestatzen, besteak beste.