Ahulkiak emanaldia izango da gaur Kixkal tabernan, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. Euskeraz idatzi eta euskeraz antzeztutako emanaldi honetan parte hartzen dute Harkaitz Cano, Itziar Lamuedra hernaniarrak eta Patxi Santamariak. Emanaldian Harkaitz Canok testuak irakurriko ditu eta bi antzezleek, testu hauen inguruan hainbat eszena planteatuko dituzte. Emanaldia gaur arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Kixkal tabernan.
Aulkiek gizakien antza
Harkaitz Canok bere testuetan gogoeta poetiko bat egiten du: ´ez da egongo altzari bat gizakiaren antza gehiago duenik. Aulki elektrikotik hasi eta bizarginen aulkira, erregeen tronotik hasi eta behiak jezteko erabiltzen den aulkitxora, geltokietako aulki nahiz ospitaletako itxarongeletako eserleku plastikozko, badira mila eta bat aulki` . Historiako une ezberdinen errepasoa ere egiten da aulkien kontakizun eta eszenen bidez. Aipatzen diren aulkien artean daude, Charlie Riversena, Kafkak bere arotzari enkargatutakoa, Luis XVIrena, Pessoarena eta Stanislaviskirena.