Epeleko Etxeberrik su hartu zuen atzo arratsaldean eta bonberoek joan behar izan zuten itzal-tzera. Dirudienez tximinitik hartu zuen su etxeak eta goiko solairua sutan zela barruan lo zeuden bi lagun atera behar izan zituzten, beheko solairutik. Suak indar dezentea hartu zuen eta etxearen zati asko erori ziren. Jatetxea zenaren oso gertu etxebizitzak daudenez, egoera kezkagarria sortu zen. Ilunabarrean suhiltzaileak bertan jarraitzen zuten, sua kontrolatua zegoela zirudien arren. Epeleko Etxeberri jatetxe izandako etxea da, baina, aspaldian hutsik zegoen eta erortzen ari zen. Itxura denez, azkenaldian bertan bi lagun bizi ziren.