Astelehenean askatu zituzten amurrainak Gipuzkoako Arrantza Federazioko eta Diputazioko guardek.
ASTELEHENEAN 200 kilo amurrai askatu zituzten Urumea ibaian, Ergobia eta Hernani artean, Gipuzkoako Arrantza Federazioko eta Diputazioko guardek. Amurrainak askatu dituzte inguruko arrantzaleak, batez ere gazteak, Urumeara gerturatu eta arrantzatzera animatzeko. Helburu horrekin Txantxangorri elkarteak eskatuta arrantza denboraldian zehar amurrainak askatuko dituzte.
Urumeako arraien azterketa
2005ean Gipuzkoako errioetako arraien egoera aztertu zuen Diputazioak eta tartean Urumea erriokoa ere bai. Muestrak hartu dira Mendaraz, Lastaola, Pikoaga, Urmendi, Okilegi eta Añarben, arrantza elektriko bidez. Amurrainik gehienak alebinak izan dira, alegia, urte berean jaiotakoak. 1, 2 edo urte gehiagokoak oso gutxi izan dira eta Txantxangorriri kezkagarria iruditu zaio, arrautzak jartzen dituztenak adin honetako amurraiak baitira eta ez alebinak.
Okilegi eta Urmendiko erreketan bakarrik dago amurrain dentsidade ona, Txantxangorritik jakitera eman dutenez. Gainerantzeko lekuetan harrapatutako amurrain gehienak 8 zentimetrokoak izan dira, azterketa honen arabera.
Izokia, aingira, eskailua eta alixa
Amurraiaz gain, izokia, aingira, eskailua eta alixa zein egoeratan dauden ere aztertu dute. Izokina Lastaolan bakarrik dago kopuru txukunetan, Urruzonon daudenak repoblazioetakoak baitira eta Pikoagan asko jaitsi baitira. Gipuzkoako ibai guztietan, aingira Lastaolan bakarrik dago dezente. Eskailua, berriz, badago Urumean. Bestalde, alixa edo lotxa Mendarazen bakarrik aurkitu dute Urumean egindako azterketan, baina, hemen ere gutxi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!