Hernaniar bertsolari gazteak
Gipuzkoako Bertso Eskolen egunean
IGANDEAN izan zen Oiartzunen Gipuzkoako Bertso Eskolen bigarren eguna. Guztira 250 bertsolari gazte bildu ziren egun pasa Oiartzunen eta Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskolatik 25 gaztek hartu zuten parte.
Goizean bertso eskola bakoitzak prestatutako agurrak kantatu zituzten eta arratsaldean helduenek bertso kalejira egin zuten. Txikienek ere izan zuten beren lekua, jolasa eta bertsoa uztartuta, bertso zozketa partehartzailea antolatu baitzuten arratsaldean. Antzerkia ere izan zen tartean, Gorka Tolosa, Ibai Esoainek eta Xabier Sukiak antzeztuta.
Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna, Gipuzkoako Bertso Eskolen Sareak antolatzen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!