Hernanik GR-8 txapelketako saioa izan zuen ostiral gauean. Bigarren saioa izan zen Mallabiaren kontra egindakoa eta aurreko saioan bezala Hernanik irabazi egin zuen. Aipatzekoa da bertsolari gazte koadrilla batek kantatuko duela lehenengoz: ostiralean Beñat Gaztelumendi eta Asier Azpirozek hartu zuten parte Gorka Tolosa beteranoaren babesean. Saio dotorea egin zuten hernaniarrek. Hurrengo saioa Lesakaren kontra jokatu du Hernanik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!