Bereziartua anaiak eta Bixente Goikoetxea Txantxangorriko mus txapelketako irabazle

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 4a, 03:00

TXANTXANGORRI elkarteko urteko afaria izan zen joan den ostiralean eta urtero bezala mus txapelketako sariak banatu zituzten. Binakakako 38garren mus txapelketako irabazleak izan dira Bereziartua anaiak. Bigarren izan dira Monroi eta Roberto; hirugarren Goñi eta Bilbao; eta laugarren Etxarri eta Enrike. Buruz buruko 20garren mus txapelketako irabazlea, Bixente Goikoetxea izan da; bigarren, Juanito Rezola; eta hiru eta laugarren, Bixente Goñi eta Ibon Domiguez izan dira.

Zuzendaritza aldaketa
Ostiraleko afarian zuzendaritza aldaketa ere egin zuten. Lehendakari berria da Juan Cruz Muñoa; lehendakari ordea, Jose Martin Tijero; idazkaria Mauri Lopez de Zubiria eta diruzaina, Agustin Urretabizkaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!