HERNANI Ak 13 eta 11 irabazi zuen Pamplona taldearen kontra. Ligako azkeneko partidua zen eta hernaniarrek ondo jokatu zuten. Partidua merezita irabazi zuten. Nesken taldeak ere irabazi egin zuen Easoren kontra: 19 eta 3 izan zen emaitza. Klasifikazioko aurreneko 3 postuen artean geratzeko borrokatzen jarraitzen dute eta momentuan 5garren postuan daude hernaniarrak. Falta zaizkien 3 partiduak irabazteko asmoa dute eta horrela gertatuz gero, erraz lortuko dute jarritako helburua. Hernani Bk ordea, 16 eta 6 galdu zuen Oiassoren kontra.
Udara bitartean Federazio Kopa Udara bitartean mutilen bi taldeak Federazio Kopan murgilduko dira.