Eva Esnaolak urrezko domina Espainiako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 4a, 03:00

Eva Esnaola hernaniarra maratoi erdian Espainiako Txapeldun izan da, beterano mailan, joan den ingandean Tenerifen jokatutako txapelketan. Esnaolak 1:32:57ko denbora egin zuen. Iaz, zilarrezko domina lortu zuen Oviedon eta aurten gorengo mailara igo da. Tenerifen jokatu dira txapelketak eta hernaniar kirolariek Kixkal taberna eta Oronaren laguntza izan dute. Bestetik Langile ikastola, Elizatxo ikastolaren laguntzarekin, Gipuzkoako Eskolarteko txapelduna izan da alebin mutiletan, Hondarribian jokatutako txapelketan. Elizatxo ikastolako neskak ere Gipuzkoako onenak izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!