Euskal Herriko itzulia, Hernanitik pasako da gaur ere

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 4a, 03:00

Atzo hamargarren egin zuen Ricardo Serranok

Euskal Herriko itzulia atzo hasi zen eta Hernanitik bi alditan pasa zen, Irunen hasi eta Irunen bukatutako etapan. Gaur Irundik Segurarako bidea egingo dute txirrindulariek eta Hernanitik 13:45 inguruan pasako da. Lasterketa Astigarragatik etorriko da Hernanira eta Martindegiko rotondetatik Mandazubira arteko bidea egingo du Hernanin. Gaurko etapa itzuliko gogorrena izango da adituen hitzetan, txirrindulariek 12 mendate igoko baitituzte, 155 kilometroko etapan barrena: Gurutze, Leaburu, Altzo, Abaltzisketa, Lazkaomendi, Olaberria, Lierni (2 aldiz), Minak (2 aldiz), Aztiria eta Gabiri. Perfilari begiratuta, onenen arteko borroka espero da gaur, eta atzo ez bezala, irabazteko aukerak dituzten txirrindulariak beren sasoiaren berri ematea.

Serrano hamargarren
Ricardo Serrano EreƱotzun bizi den gaztelarra hamargarren sartu zen atzo Irungo helmugan, Valverdek irabazitako etapan. Serrano Kaiku etxeko liderra da itzulian, eta atzo erakutsi zuen sasoi puntu onean dagoela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!