Kontzertua txistuaren airean.

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 3a

Musika Eskolako Txistulari Taldeak udaberriko kontzertua eskaini zuen atzo eguerdian Udaletxeko arkupetan. Bertan, Iñaki Egurenek zuzenduta, Ansorena eta Oñatibia bezalako musikariek egindako piezak jo zituzten. Egurenek moldatutako Xabier Leteren Amets betezko loa izeneko abestia ere entzun ahal izan zuten bertararatu zirenek. Giro apartak lagunduta, txistuaren airean murgildu ziren entzuleak arkupetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!