Itzulia gaur hasiko da eta eguerdian pasako da Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 3a, 03:00

Gaur hasiko da Irunen Euskal Herriko Itzulia. Aurten sei etapa izango ditu eta gaur eguerdian Hernanitik pasako da. 13:40 inguruan Astigarragara iritsiko da, hortik Martindegiko errotondaraino eta gero bariante berritik Mandazubira zuzenduko dira txirrindulariak. Bihar ere izango da Itzulia ikusteko aukera, Hernanitik 13:45 inguruan pasako baita. Ereñotzun bizi den Kaiku-ko Ricardo Serranok parte hartuko du aurten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!