UPV Hernani 3
C.D. Berezi 1
Jokoak: 25-19; 25-19; 17-25; 15-16
HERNANIK gaizki hasi zuen Euskadiko liga, baina ezin hobeto bukatu du. Azkeneko 11 partiduetatik 9 irabazi baititu. Hala ere ezin izan du bigarren postua lortu, promozioa jokatzeko. Larunbateko partiduan, azkenekoa izaki, inoiz baino gogo gehiagorekin jokatu zuten etxekoek eta hernaniarrek partidua kontrolpean izan zuten denbora guztian.