FINAL batek merezi duen emozioa izan zen atzo Kiroldegian, Berria txapelketako finalean. Burlatako Zugarraldek eta Doneztebeko Errekak txapela zuten jokoan eta lehenengoak gailendu ziren, ez gutxi sufrituta. Kadeteetan burlatarrek egurra eman zioten kontrarioari (22-2), baina jubeniletan alderantziz izan zen (9-22). Beraz, nagusietan Zugarraldek 16 tanto behar zituen egin, txapela eramango bazuen. Kosta zitzaion ordea, Erreka 12-19 irabazten zijoan, baina hiru tantoko partzial batek 15-20an jarri zuen markagailua, eta burlatarrek 16garren tantoarekin txapela bereganatu zuten. 19-22 egin zuten azkenean.