1) Gerra aurreko garaietatik
internetaren arora
etengabean etorri dira
doinu-errimak ahora.
Kolpe batean egin
daiteke akordatzeko aproba
bertsolaritzan zer aldatu den
Lujanbiotik Lujanbiora.
2) Plazarik-plaza ibiltzen zenak
etzeukan oso xamurra:
Kotxerik ez ta autobideak
malkarra ta biretxurra.
Egunsentian habiatuta
ilunduko zen beldurra.
Denborarekin pentsatzen zuten
lendabiziko agurra.
3) Gaur egunean autobideak
herri eta auzo lotzen,
eta kotxeak bikainak baino
gero ta hobeak sortzen…
Bertsolariak erreza dauka
joaten eta etortzen…
Bueltan bi egun pasa baditu
berak nahita izango zen.
4) Bertsolariak utzi behar zun
lotsa etxeko atean `gizon` posturan,
berdekeriak erabiliz jo
ta kean etxekoandre,
alaba eta neskameei atakean,
lotsagorritzen zutena ere
etzuten uzten pakean.
5) Denborarekin etziren joan
berdekeriak urritzen,
halare neska asko etziren
lehengo moduan larritzen.
Eta pixkana, poliki baino
buelta ere etorri zen:
Neskak bertsotan hasi ziren
ta mutilak muxugorritzen.
6) Andrekaleko ikuilutako
arima ta izakera,
kupel batekin iristen ziren
sardotegi izatera.
Lauzpabost lagun bildu ezkero
mokadutxo bat jatera,
azken bertsoa botako zuten
oilarrarekin batera.
7) Bertsolaritza kupel artetik
iristean antzokira
jendea ere ederki asko
egokitu zen tokira.
Lehen `zer jendetza` berrogei lagun
elkartu izan balira,
orain hainbeste daude askotan
atez kanpotik begira.
8) Zarauztar hura plazan kantari
zeinek etzuen ikusi,
hogei bat urte bete berritan
etzegon oso itsusi.
Garai haietan Basarri omen zen
bertsolaritan nagusi…
Baino Lujanbiok menderatu zun
bere bastoi eta guzi.
9) Hau ez da horren gaztea baino
Zarautz aldekoa omen.
Gehienak ondo dabiltza baino
beti Egaña ondoen.
Denen nagusi dago oraindik
urte batzuen ondoren
Ia Lujanbiok menderatzen dun
bastoia behar baino lehen.
10) Bi Lujanbio, bi bertsokera,
lehen bat, gaur bestea modan.
Batzuentzako okertuz joan da
besteentzako mejoran.
Zer inporta du norberarentzat
onena zein izango dan,
hainbat belarri gozatu badu
bakoitzak bere denboran.
Doinua: ´Ari naizela`
Bertsoak: Joxe Angel Aranburu